Construcciones Areza SL enpresa 1986ko uztailean sortu zen, baina bere benetako jatorria urte batzuk atzeragotik dator, honen jatorria garapen eta ondoz ondoko aldaketa beste bazkidetza enpresa batzuetatik dator hala nola, PEDRO MARÍA ZABALA edo "CONSTRUCCIONES KEPA" eta PEDRO MARÍA ZABALA Y OTROS, Ondasunen Erkidegoa eta ondoren, Sozietate Anonimoen Lege aldaketaren ondorioz, S.A izatetik S.L izatera. Enpresak eraikuntza arloan duen eta batez ere obra zibilean URDAIBAI eskualdean egindako obra mordoa patente gelditzen da. Erakunde publikoak dira gure bezero nagusiak eta azpimarragarrienak ondorengo hauek dira: eskualdeko Udalak Arrietakoa, Gernika-Lumokoa, Eakoa, Ispasterkoa, Muxikakoa, Munitibarkoa, Morgakoa... Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, bezero partikular, sustatzaile pribatu eta beste enpresa batzuk ahaztu gabe. Egindako lanak gehienetan baserri-bide, urbanizazio, ur hornikuntza, saneamendu-sare, obra zibiletako telefono eta energia elektrikoen azpiegituren hondeaketa, eraispen, hobekuntza, zabalkuntza eta zoladurak… izan ohi dira. Hala ere azpimarratu behar dugu jarduera eremua zabaldu dugula, eraikuntza lanak egiten ditugu, hala nola, Eako sei etxebizitza bloke, bizitza bakarreko zein biko etxeak, berrikuntzak… Egunetik egunera gure zerbitzua hobetzen saiatzen gara, eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Garapen Sailak bultzatutako PREMIE programa jarri dugu martxan, kudeaketa hobetzeko asmoz. Guk egiten ditugun proiektuetan ondorengo konpromisoa hartzen dugu: kudeaketa ona eta lanak egoki burutzea, ideia berrien ekarpenak eginez, hobekuntza, aholkularitza, kalitate oneko materialak eta lana zuzen egingo dugula bermatuz. Gure enpresaren oinarriak seriotasuna, ardura eta lana egoki betetzea dira. |